Zizurkilgo Udala- Kultura, Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Kirola Saila

zizurkilenbarrena

Argazki zaharra.

Tolosaldea historia bilduma:

Zizurkilgo Udala herriko historia biltzeko saiakera berezia egiten ari da, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. TOLOSALDEA HISTORIA BILDUMAren barnean, herriko historia laburbilduko duten liburuak argitaratuko dira.

Lehenengoa 2005ean argitaratu zen, bigarrena 2006an, hirugarrena 2007an eta 2010ean argitartu dugu laugarrena, Zizurkilgo Baserriak jasotzen  dituena. Horrela, Zizurkilgo historiaren zati handiena eta esanguratsuena idatziz jasota gera dadin nahi dugu.

Hauek dira argitaratutako liburuak:

Zizurkilgo Historia: bailaratik hiribildura (1186-1615)

Juan Carlos Mora Afán. 2005

Zizurkilgo Historia liburuaren azala eta barneko orriak.

Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.

Zizurkilgo gizarte Tradizionala (1615-1800)

Juan Carlos Mora Afán. 2006

Zizurkilgo gizarte tradizionala liburuaren azala eta barneko orriak.

Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.

Aldaketa Haizeak (1800-1950).

David Zapirain Karrika. 2007

Aldaketa Haizeak tradizionala liburuaren azala eta barneko orriak.

Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.

Zizurkilgo Baserriak.

Alfredo Moraza Barea, 2010.

Zizurkilgo Baserriak tradizionala liburuaren azala eta barneko orriak.

Liburua PDF formatoan jeitsi ezazu.

Juan Carlos Mora Afán:

Egilearen argazkia.

1968. urtean Altzan jaioa. Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Historikoa Saileko ikerlaria. Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasketak burutu zituen, Euskal Herriko historian espezializazioan.

Deustuko Unibertsitatean bere tesia egiten ari da, Idiakez leinuari buruzkoa. Azken urte hauetan, Gipuzkoako Herrietako historia eta ondarea ikertu ditu, gure iragana gizartean zabaldu nahian.

David Zapirain Karrika:

Egilearen argazkia.

Trintxerpe, 1968. Historian Doktore Deustuko Unibertsitatean. Aranzadi Zientzi Elkarteko Arkeologia Historikoa Saileko kolaboratzailea.

Altzo zein Adunari buruzko liburuak eta gero, hauxe da bilduma honetan bakarka idatzitako hirugarren liburua. Gipuzkoako herrietako historia eta gizaret azaroak Historian zehar bezalako gaiak jorratzen ditu bere hitzaldi eta ikerketa-lanetan. Azken urte hauetan, Gipuzkoako Herrietako historia eta ondarea ikertu ditu, gure iragana gizartean zabaldu nahian.

Alfredo Moraza:

Fotografía del autor.

Alfredo Moraza Barea (Donostia, 1966). Historialaria eta arkeologoa da, eta gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean lan egiten du ikerlari gisa. Geografía eta Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.

Azkeen urteetan, ondare arkeologikoan aztertzen, babesten eta hedatzen, jardun da Euskal Herriko hainbat lekutan, Erdi Aroan eta aro modernoan espezializaturik. Zenbat monografia eta artikuluen egilea da, eta haietan askotariko gaiak landu ditu, ondarearekin lotatukoak denak ere.

Babesleak:

  • Logotipoa.Papelera del Oria, S.A.
  • Logotipoa.Marie Brizard España, S.A.
laguntzaileak:
Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Lizardi, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hitza, Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Euskera Politika Saila.
Imagen antigua del pueblo.

Pello Mari Otañoren Arnasa.

Pello Mari Otaño, 2010.

Portada y hojas interiores del Caserios de Zizurkil.

Descargar el libro en formato PDF.

Harremanetan jarri - Erabilerraztasuna - © Zizurkilgo Udala.